bezeroen gunerako esteka ikonoa
bilaketarako ikono esteka


Pribatutasun Politika

Home » Pribatutasun Politika

Ohar honen bidez jakinarazten da webgune honen bidez ematen diren datu pertsonalak Euki Asesoría S.L. enpresak (aurrerantzean, Zerbitzu-emailea) tratatuko dituela:

  • IFZ: B2008126
  • Helbidea: Ifarkale, 1 bj – 20600 Eibar (Gipuzkoa)
  • E-maila: asesoria@euki.com
  • Telefonoa: 943204291
  • Merkataritza Erregistroa: Gipuzkoako Merkataritza Erregistroa (1032 liburukia, 18 folioa, 1032 orria, 1. inskripzioa).


Erabiltzaileek ematen dizkiguten datuak tratatzearen helburu bakarra webgune honen bidez egindako eskaera edo kontsulta bideratzea da. Halaber, erabiltzaileek datuak biltzeko formularioaren oinean dagoen laukitxoa markatuz berariaz baimena ematen badute, Zerbitzu-emailearen jarduerei buruzko informazio interesgarria bidaliko zaie edozein bideren bidez, bitarteko elektronikoak barne.Emandako baimena da datuen tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa, eta baimen hori edozein unetan atzera bota daiteke; horrek ez dio eragingo baimena kendu aurretik egindako tratamenduaren legezkotasunari.


Berariaz kontrakoa ezartzen ez bada, datu-formularioan eskatzen diren datu guztiak betetzea beharrezkotzat joko da. Beharrezkotzat jotzen diren datu guztiak ematen ez badira, Zerbitzu-emaileak, kasuaren arabera, ezingo du egin den eskaera zehatza bideratu. Emandako datuak erabiltzaileek tratamendurako baimena atzera botatzea erabakitzen duten arte gordeko dira.


Erabiltzaileek datu egiazko, zehatz, oso eta eguneratuekin bete beharko dituzte formularioak. Formularioak datu faltsu, zehaztugabe, osatugabe edo eguneratu gabeekin betetzearen ondorioz sor daitezkeen kalte-galeren erantzule erabiltzaileak izango dira.


Zerbitzu-emaileak datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen legeriak eskatzen dituen segurtasun-mailak hartu ditu, eta datuak galtzea, gaizki erabiltzea, aldatzea, baimenik gabe eskuratzea eta gerta litezkeen gainerako arriskuak saihesteko beharrezko neurri teknikoak eta antolakuntzakoak ezarri ditu.

Era berean, Zerbitzu-emaileak datu pertsonalen sekretu-betebeharra eta horiek gordetzeko betebeharra betetzeko konpromisoa hartzen du, eta baimenik gabeko aldaketa, galera edo tratamendua saihesteko beharrezko neurri guztiak hartuko ditu, teknologiaren egoera uneoro kontuan hartuta.


Datuen titularrak eskubidea du bere datuak atzitzeko, zuzentzeko edo ezabatzeko, baita tratamendua mugatzeko, aurka egiteko eta datuen eramangarritasuna eskatzeko ere, Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorrean aurreikusitako kasuetan. Horretarako, idatzi bat bidali beharko du Euki Asesoría S.L. enpresara, posta bidez (Ifarkale, 1 bj – 20600 Eibar, Gipuzkoa) edo posta elektronikoz (asesoria@euki.com), erabiltzailearen nortasuna egiaztatuz.

 
Zerbitzu-emaileak datuen babesari dagokionez hauetatik ezberdinak diren aurreikuspen espezifikoak dituen zerbitzu bereziren bat eskainiko balu, desadostasunik egonez gero, zerbitzu zehatz horretarako adierazitako arau partikularrak gailenduko zaizkie honakoei.

Zerbitzu-emaileak politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, erabiltzaileei sartutako aldaketen berri prabioz emanez.

Erabiltzaileek eskubidea dute Datuen Babeserako Espainiako Agentzian erreklamazioa aurkezteko, baldin eta beren datuak babesteko eskubideak urratu direla uste badute.